Zuhaitzetan erori dira hostoak lurrera jadanik. Baina pinuak hostoz beteta jarraituko dute udazken eta negu osoan. Hiru hilabete daramagu kolore itzaliekin, hau da: laranja marroi eta horiaren antzekoak.
Egun motsen garaia iritsi zaigu. Eta iluntze politen garaia.
Hau da nire udazkenaren marrazkia.
Hauek dira nire negurako planak:
- Ikastola bukatu (lehenbailen)
- Gabonetarako bidaliko diguten etxekolanak bukatu lehenengo astean, ahal badut asko baitira
- Gauza asko eta goxoak jatea
- Erabakitzea zer opari nahi dudan olentzerotik
- Opari hori alai jasotzea eta disfrutatzea
- Lo egitea (eta asko)
- Elurran jolastu, erortzen bada
- Familia ikusi eta harekin disfrutatu
- Eta azkenean zoritxarrez . . . Ikastolara bueltatu
Gogoak ditut hau dena betetzeaz. Gabonetan dena alaiago da, janaria goxoago dago, ekintzak dibertigarriak eta entretenituagoak dira. Oso kursi eta repetitiboa sonatzen du hau esatea baina magikoa dela esan dezakegu.Txarrena oraindik aste bat itzaron behar dudala eta gero bakarrik aste pare batzuk direla eta berriro klasera, berriro lan egitera.